|
TERRASSA |
|
|
|
SANT LLORENÇ DEL MUNTeko mendiak, Mola gailurra osatzen duten eliza erromaniko eta antzinako monasterioarekin, Bages, Vallès Oriental eta Vallès Occidental eskualde katalanak harrotasunez gailentzen ditu.
VALLPARADÍS PARKEA
HIRI UNIBERTSITARIOA
IRUDI BATZUK
ERAIKIN MODERNISTAK TERRASSA, Sant Llorenç del Munt Parke Naturalaren oinarrian kokaturik, baso eta mendiz inguraturik, XIX mendearen industria-iraultzan parte hartu zuen hiri katalan handienetako bat da. Hala ere, Terrassa gaur egun, hiri industriala baino gehiago da. Bere fisionomiak jatorria eta historia argitzen ditu: erdi aroko hiribilduarekin bat egiten duen erdigunea, Sant Pere elizen multzo historikoa ( bertatik gertu Ègara erromatar udalerria zegoen), XIX eta XX mendearen hasierako auzoak, lantegi eta bapore asko oraindik dauzkatenak ( baporea da lehengo ehun-lantegiei ematen zitzaien izena, horiek lurrun-makinez zebiltzan eta). Lantegi hauek berezko ukitua ematen diote hiriari, antzinako tximiniekin, Modernismoaren arkitekturarekin... TERRASSA gaur egun hiri irekia eta plurala da, leku atseginez betea, historia eta arte ondarean aberatsa, kultura eta jatorri desberdinen arragoa. Hiri ekintzaile eta gogotsua da, kultura, natura eta kirola maite dituena, bere ekonomiaren oinarria industria izaten jarraitzen duen hiri unibertsitario eta zerbitzuduna, eta demografikoki gehituz doana. Egun, Terrassa 172.807 biztanle dauzka erroldaturik. |