SANT PEREKO ELIZEN KOJUNTO MONUMENTALA

Historia eta arte ondare katalanaren aparteko elementua. Vallparadís parkearen erdian kokaturik, Sant Pere elizen multzoa hiri modernuaren erdian irla baketsua da.

Hiru elizen multzoak, katalunyan dagoen bakarrak, tankera eta garai desberdinen nahasketa armoniatsua erakusten du: aurrerromanikoa, erromanikoa, gotikoa, eta barrokoa. Bere historiaren zehar, aldaketa garrantzitsuak eduki dituen arren, bere izaerari eusten dio.

V mendez geroztik, Ègara Bisbadoren egoitza, eta eliz-barruti bisigotikoan leku garrantzitsua izanez, d'Égara Kontzilioa hementxe burutu zen, 615 urtean. XII mendeko zubi pintoresko batek leku hau eta erdi aroko hirigune historikoa komunikatzen ditu.

Ekialdeko inspirazio bizantinoa dauzkaten xehetasunak eta distriobuzio bat erakusten ditu konjunto honek.

San Pereko elizak Terrassa ondare artistiko eta historiko elementurik garrantzitsuenak dira. Urtero, 15.000 bisitari inguru jasotzen ditu.