PALAU DORREA

Terrassa antzinako Castell-Palau gordetzen den azken arrastoa da.

Palau Dorreak, gaur egun enparantza publiko polit baten erdian kokaturik, hiriko eraikinik nabarmenena sortzen du, bai gune historikoan egoteagatik, bai Erdi aroko garaitik hiriaren armarrian izateagatik.

"Terracium Castellum" baten izatearen dokumentazioa IX mendetik aurrera agertzen da. XII mendeaz geroztik, biztanleria gotorleku honen ingurua haundituz doa, erdi aroko hiria eratu arte. Hau, harresiz inguraturik eta antzinako Ègara erromatarra eta hurbileko beste gaztelutik, Vallparadís, urrun dago.

Oin biribilekoa da eta Pierako harriak erabiliz eraikita dago. 29 metroko altuerakoa da eta beheko aldean 7,5 metroko diametroa dauka.

Lehenengo solairuaren goiko aldean leiho gotiko bat dauka, dorrea eraiki eta gero gehiturik.

Goiko koroapena alderik berriena da eta 1891ean eraiki zen.