VALLPARADÍS EKO GAZTELU-KARTUSIA

                                                                                  

Eraikin hau, Vallparadís eko errekaren ezkerraldean jarrita, XII mendearen agirietan agertzen da, eta XIV eta XV mendeen artean kartusia bihurtu zen. Berenguer Sanlà, geroago bere gotorleku jauregia eraiki zuen erosi zuen. Harresiz inguraturiko esparru bat zen, izkinetan dorreak zeuzkana, eta zulo batez inguraturik. Harrizko zubi baten bidez sar daiteke. Barrualdean oin karratuko dorre nagusia altxaten da.

Blanca de Centelles, Vallparadís eko azken "ugazabandrea" izan zen. 1344 urtean bere eremu guztiak kartusiaren erlijio-ordenari eman zizkion, eta ondorioz gazteluari monasterio bat gehitu zitzaion, Sant Jaume de Vallparadís izenekoa. Garai honetan mojeen beharretara egokitzeko, aldaketa haundia egin zen. Bi solairuko klaustroa aldaketa honen ondorioa da.

Gaztelua 50 urteetan zaharberritu zen eta 1959 urtetik aurrera museo bezala erabili zen. Gaur egun, Terrassa museoaren egoitza nagusia da, eta behin-behineko erakustaldiei (Tinellet gela nabe gotikoan) hala nola behin-betikoari, Terrassa eta bere eskualdeko biztanleriaren eboluzioa erakusten dituenari, lekua ematen die.